- Elkarrizketa: Ikus-entzunezko sorkuntza prozesuak - Irati Gorostidi, Gerard Ortín, Francisco Bouzas | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Elkarrizketa: Ikus-entzunezko sorkuntza prozesuak

Gerard Ortín, Irati Gorostidi eta Francisco Bouzas

Elkarrizketa hau Artisten Espazioan ikus-entzunezko proiektuak ekoizten aritu diren hiru artistekin egingo dugu: Gerard Ortín, Irati Gorostidi eta Francisco Bouzas. Bartzelonako, Donostiako eta Buenos Aireseko zinemagile hauek, denboraldi ezberdinetan egon dira beren laburmetraiak eta ikus-entzunezko piezak Tabakalerako hirugarren solairuan ekoizten, eta, prozesu horien inguruan, askotan ikusezinak direnak, hitz egin nahi dugu. Halaber, elkarrizketa hau probestuko dugu hiru artista hauen lanak gertuagotik ezagutzeko eta beren ibilbidean barrena sakontzeko.

Maiatzaren 9arte, hiru sortzaileen pelikulak ikusgai egongo dira online.tabakalera.eus webean.

Más actividades de Estudiotik at: Jarduera-programa:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Irati Gorostidi

Artista eta zinemagilea.

Francisco Bouzas

Film maker