Alberto López | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching v.22 XML

Alberto López

Alberto López Baena

Alberto López (Sevilla, 1979) diseinatzailea, komisarioa eta artista bisuala da eta bere lanean identitatea, politika eta ingurugiroa bezalako gaiak jorratzen ditu. 

Hainbat erakusketatan parte hartu du, eta finalista izan da zenbait jaialditan, hala nola Metropolis Art Prizen (New York, 2009) eta One Minute Festivalen (Amsterdam, 2010). Hainbat workshopetan ere parte hartu du, tartean Isidoro Valcárcel-Medinaren Dictaduras de la democracia. El concepto como ejemplo (Arteleku, Donostia, 2010) eta Lothar Baumgarten workshop (Fundación Botín, Santander, 2012).

2015etik Surfari-ren zuzendaria da, Conil de la Fronterako Andaluziako surf dokumentalaren zine-jaialdiarena, alegia. Guerra, ocupación y emergencia. Surf en las barricadaserakusketa. Orain Andalucía Transversal proiektuan ari da lanean. Andaluzian sortuberri diren espazio publikoen erregistro eta komunikaziorako plataforma figital bat sortzeko ikerketa-laborategia da aipatu proiektua.

"Estudiotik at. Bost urteko sorkuntza" erakusketan aurkeztutako lana

Iraganeko proiektuak