Itxaso Díaz | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching v.22 XML

Itxaso Díaz

Itxaso Díaz

EHUko Arte Ederretako fakultatean lizentziatua ikus-entzunezkoetan eta Arte eta teknologian doktoreduna da Itxaso Díaz (1974, Gallarta). Orain dela 16 bideo sortzaile, zinemagile, diseinatzailea eta prozesu parte-hartzaileen antolatzaile, bideo-jaialdi eta kultur-ekimenen ekoizlea ere bada. Urte askotan zehar besteen lan eta ahotsak aurkezteko lan egin du. Erretratu sozialetan iaioa eta kultur eta ingurugiro sozialetan aritzen da. Egun, Azkuna Zentroa Alhóndigako BIdeOtik bideo-sormen festibala koordinatzen du eta bai banakako bai taldeko nortasuna jorratzen duten ikus-entzunezko proiektuak garatzen ditu. Ikus-entzunezko festibaletan parte hartu izan du, bertako eta nazioartekoetan eta berak zuzendutako dokumentalak bertako telebistan eman izan dira.

"Estudiotik at. Bost urteko sorkuntza" erakusketan aurkeztutako lana

Iraganeko proiektuak

Ubik sorkuntza liburutegian dauden eduki erlazionatuak