- Artisau-feltro hezearen hastapenak - Kris Meraki | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Artisau-feltro hezearen hastapenak

 

Feltro hezearen teknikari buruzko hastapen saioa. Lantegi honetan artile kardatua urarekin, xaboiarekin eta marruskaduraren bidez moldatzen ikasiko dugu, eta teknika horrek eskaintzen dizkigun aukerak aztertuko ditugu. Feltrozko pieza bat egingo dugu teknika honen prozesuarekin ohitzeko.

Lantegia Medialabeko laborategian elkartzen den ehungintzako esperimentazio taldeari lotutako ikaskuntza sorta baten parte da.

Guests

Kris Meraki

Ehungintza-sortzailea