Ehungintza taldea - Ehungintza taldea - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ehungintza taldea

Partekatu!

Ehungintzaren inguruan esperimentatzeko asmoarekin 2017ko urtarrilaz geroztik, asteazkenetan Medialaben elkartzen den talde honek teknologiak ehungintzari eskaintzen dizkion aukera ezberdinak arakatzen ditu, hala nola, laser mozketa, 3D inprimaketa, elektronika, binilo termoitsasgarria eta bordatu digitala.

 

Talde bezala, Caseando proiektuaren itxura berritze lanetan parte hartu zuten.

 

Ikasten eta praktikatzen jarraitzen duten heinean, ikasitakoa aplikatzeko proiektuak garatzea aurreikusten dute.

 

Jarduerak

  • Lantegiak
    2019-05-22 > 2019-06-05 - 17:00

    Upcyling edo birziklatze kreatiboa, objektu edo material zaharrak jatorrizkoak baino balore handiagoa izan dezaketen beste batzuk sortzeko erabiltzean datzan filosofia da. 

    Lekua: - Hirikilabs

    + Info

  • Lantegiak
    2019-05-08 - 17:00

    Teknologia eta fabrikazio sakabanatuaren heltzeak, ikasteko, diseinatzeko eta fabrikatzeko ditugun moduak aldatzen ari da. Hau dela eta, laborategiaren testuinguruan garrantzitsua zirudien ehungintzarekin esperimentatzeko gune bat sortzea eta horregatik 2017ko urtarrilean Ehungintza esperimentalaren inguruko lantalde irekia jarri zen abian. 

    Lekua: - Hirikilabs

    + Info