T Game - AtopiaRPG. Maizter eskola - Atopia | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

AtopiaRPG. Maizter eskola

(edo nola galdu genion beldurra rol partidak zuzentzeari)

 

Liburua da Atopia, baina baita liburu bat baino gehiago eta gutxiago ere. Gutxiago, ez baita hasieratik amaierara arte irakurtzeko nobela edo poema liburua. Gehiago, bestelakoa baina oso gurea den Euskal Herri batera zabaldutako ate izan nahi duelako.Taldean sortu, idatzi eta marraztu den liburu bat egin dugu taldean irakurri eta jokatua izan dadin. Testu koral eta amai(tu)gabea, kolektiboki irudikatua, kolektiboki idatzi, ilustratu, diseinatua izan dena, eta kolektiboki gozatzeko pentsatua. 

Definizioz amaigabekoa den testu bat idatzi dugu, liburu forman.

Maizter eskola, partidak zuzentzeko -hau da, Maizter bezala jarduten ikasteko- lantegia izango da. Rol partida bat gidatu nahi duzu baina ez dakizu nola? Bultzadatxo bat behar duzu lagunak deitu eta arratsalde bat Euskal Herrian kokatutako abentura surrealistetan murgiltzeko? Lehen aldia da rol jokoez zerbait entzuten duzuna eta zer diren ezagutu nahi duzu?

Hau duzu aukera.

T Game(r)en jarduera gehiago:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak