- T Game - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

T Game

Bideo-jokoen programa

Partekatu!

T Game Tabakaleraren proiektu bat da, bideo-jokoek eta beren eratorriek gure gizartean duten presentziari ikuspegi eta jarduera oso ezberdinetatik helduko diona.

Bideo-jokoak bete-betean sartu dira gure bizitzetan, eta joera hori geldiezina da. Honezkero, ez daude soilik gure aisialdian presente. Bideo-jokoen industriaren gako-alderdiak, besteak beste, ludifikazioa eta jokoen mekanika, ikus-entzunezkoen estetika, bideo-jokoek birsortzen dituzten munduak eta garatzen dituzten teknologiak espero ez genituen esparruetan sartzen hasi dira, adibidez, ekonomian, aisialdian, hezkuntzan, osasunean, zineman eta harreman sozialetan.

Kultura garaikidearen eta bideo-jokoen sektorearen arteko harremana anbibalentea da. Ez dago sorkuntza-sektorean horrenbeste enplegu sortzen duen beste industriarik: konpositore, diseinatzaile, artista eta gidoilari ugarik aurkitu dute beren garapen profesionalerako esparru egokia sektore horretan. Aldi berean, beste askok, modu kritikoan eta sektoreko tresna berdinak erabilita, irauli egiten dute industria horrek ordezkatzen duena. Zentzu horretan, askotariko proposamenak ari dira garatzen: eskapismotik hasi eta gure errealitatearekiko konfrontaziorik kritikoenetara doaz, isolamendutik jolasera eta sarean lan egitera, eta ariketa fisikotik espazio birtualera.

Gai horiek guztiak jorratzeko, Tabakalerak hainbat sailek prestatutako iradokizun sorta bat proposatzen du:

Hasteko, “Errealitate bideo-ludifikatua. Bideo-jokoak gizarte garaikidean duen garrantzi soziala” izeneko gogoetarako eta eztabaidarako espazio bat egongo da Bideo-jokoen Nazioarteko Mintegian. Soziologian doktore eta bideo-jokoen eta gizartearen arteko harremanean aditu Daniel Murielek zuzenduko du. Mintegia apirilaren 28tik 30era izango da.

Lau Pareta aretoan Bideo-jokoak. Play Without End erakusketa egongo da ikusgai (martxoaren 25etik maiatzaren 16ra). Mundu garaikideaz pentsatzeko une jakin batean bideo-jokoen mekanikak eta estetikak erabili dituzten artistek sortutako obrak biltzen ditu; horien bidez, bideo-jokoen dimentsio artistikoa eta aukera politiko eta kulturalak aztertzeko aukera izan dute egileek.0}

Ekainaren 1etik 5era topaketa birtual bat egingo da. Proiektu hori Luca Carrubba artista eta teoriagileak koordinatzen duen taldearen garapenaren fruitua da, eta bideo-jokoak eta kultura digitala ditu hizpide. Topaketa horretan espazio birtualek harreman sozialetarako eta praktika eta esperimentazio artistikorako duten potentzialtasunaz hitz egingo da. Halaber, digitalki sortzen diren errealitate eta harreman ez fisiko batzuen adibideak emango dira. Hori guztia birtualki egingo da, eta gure abatarraren bitartez bizi ahal izango dugu.

Gainera, proiektuan zehar, zenbait jolasgune aktibatuko dira Tabakalerako hainbat txokotan eta ingurune birtualak sortzeari buruzko lantegiak antolatuko dira Medialaben, besteak beste.

Gauzak horrela, Tabakalerak martxotik ekainera eskainiko duen programak gonbita egiten die publiko guztiei, beren adina eta bideo-jokoak gustuko dituzten ala ez gorabehera, antolatutako ekintzetan parte-hartzeko, partekatzeko, hausnartzeko, eta, nola ez, jokatzeko.

Liburuxka: T Game (PDF formatoa)

Jarduerak

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2021-06-10 - 19:00-20:00

    Bideo-jokoen merkatuak gero eta garrantzi handiagoa du eta gero eta perstoan gehiago biltzen du. Ander Hipólito gamer profesionala da eta REALAren ordezkaria eLaLigan. Hitzaldi honetan bere esperientziaz eta bere zaletasuna lanbide bihurtu arte izan duen bilakaeraz hitz egingo digu. 

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Lantegiak
    2021-05-27 - 18:00

    Gorputz birtualek eta abatarrek genero-desberdinkeriei aurre egiten diete edo indartu egiten dituzte?

    Lekua: - Medialab

    + Info

  • Lantegiak
    2021-05-15 - 17:00-19:30

    AtopiaRPG edo Atopia Role Playing Game euskaraz sortu eta argitaratutako lehen rol jokoa da, gurea bezain Euskal Herri surrealista batean kokatua.

    Lekua: - Medialab

    + Info

  • Lantegiak
    2021-05-13 > 2021-05-20 - 18:00

    Imajinatu zure dimentsio propioa eraikitzea, artistikoki muga fisikorik gabe adierazteko leku bat.

    Lekua: - Online

    + Info

  • Lantegiak
    2021-05-08 - 11:00 - 12:30
    Lekua: - Erakusketa Aretoa

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2021-05-05 - 19:00-20:00

    Solasaldi honetan, Zach Blas artistak eta Ana Teixeira Pinto komisario eta idazleak hizpide izango dituzte zaintza,  gamifikazioa eta Kaliforniako ideologia iraunkorra, Blasen praktika artistiko zabalaren testuinguruan.

    Lekua: -

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2021-04-30 - 19:00-20:15

    Hitzaldi honetan, jokoaren eta gure gorputzen, datuen eta hirien kudeaketaren gaineko kontrola berreskuratzea proposatuko dugu. Horretarako, gobernantza ludikoaren kontzeptua planteatuko dugu, gobernantza algoritmikoaren aurka egiteko aukera gisa.

    Lekua: - Sala Z

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2021-04-30 - 17:30-18:45

    Gai horiek jorratu dituzten gure proiektu batzuk partekatuko ditugu, bai eta gai horri buruz egiten ditugun ikerketak ere, Vitrin.as galeria birtualaren bidez.​

    Lekua: - Sala Z

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2021-04-30 - 12:30-13:45

    Hitzaldi honetan, slow games deiturikoak, haien historia, diseinu-filosofia eta jokalariak aztertuko ditugu, betiere gure garaiari nola erantzuten dioten eta nola islatzen duten pentsatuz, etenaldiak eta isiluneak premiaz eskatzen dituen azelerazioak markatutako unea.

    Lekua: - Sala Z

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2021-04-29 - 19:00-20:30

    Marta Trivi eta Marina Amores, bi proiektuen ardurakideak, gai eta eztabaida batzuk plazaratzeak zer ekarri duen azalduko dute; zoritxarrez, oraindik ere ematen duena baino askoz gehiago aztertu eta jorratu behar dira. Nerfeadas telesaileko kapitulu bat ikusiko da.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2021-04-29 - 17:30-18:45

    Azken urteotan, laneko iruditegi berriak agertu direla uzten dute agerian Operación Triunfo edo Masterchef-en tankerako talent show delakoen ospeak, baita El Rubius edo Ibai Llanos youtuber eta streameren eklosioak ere , non ‘lan’ gisa ulertzen dugunaren definizioak aldatzen ari diren. 

    Lekua: - Sala Z

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2021-04-29 - 12:30-13:45

    Diskurtso neoliberalean txertatuta, bideo-joko mota jakin batzuk eta runningaren eta social media eta gamifikazioaren arteko fusioak erresilientzia hedatzen lagundu dute, adiera horretan, herritarren iruditegian. Aldi berean, ordea, zenbait bideo-jokok eta runningaren diskurtso eta praktika batzuek kritikak, pitzadurak eta erresilientzia ulertzeko modu alternatiboak planteatzen dituzte.

    Lekua: - Sala Z

    + Info

  • Bisita gidatuak
    2021-04-15 > 2021-05-13 - 18:00 ES | 19:00 EU

    Bisita honen bidez arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatuko ditugu "Bideo-jokoak: Play without end" erakusketa oinarri hartuta.

    Lekua: - Lau Pareta

    + Info

  • Lantegiak
    2021-04-06 > 2021-04-09 - 10:00-14:00

    Bigilantzia, pribatasun eskubidea eta desobedientzia taktiken inguruan hausnartzeko lau eguneko lantegia.

    Lekua: - Medialab

    + Info

  • Performanceak eta antzezpenak
    2021-03-25 - 19:00-20:00

    Belaunaldi oso batek gozatu zuen atrakzio berezi horiez, eta, horregatik, ezinbestekoa da horiek berrikustea, gogoratzea eta omentzea. “Arcade sKroll”-ek unibertso iraultzaile horren legatuaren zati bat hartzen du, eta, kontzertu-formatuaren bidez, murgiltze-esperientzia batean parte hartzera gonbidatzen gaitu, kolorez eta txinpartaz beteriko garai hartako (teknologia itzalien garaiko) ehunka bideo-joko eta soinu-banda gogoratuz. Arcade makinetan, start botoia jolasten hasteko baino ez da erabiltzen.

    Lekua: - Sala Z

    + Info

  • Erakusketak
    2021-03-25 > 2021-05-16 - 12:00-14:00/16:00-20:00

    Gamifikazioa edo jokoa eguneroko praktiketan txertatzea gako-ideia bat da erakusketa honetako obretara gerturatzeko.

    Lekua: - Lau Pareta

    + Info