T Game - Gobernanza lúdica - Eurídice Cabañes | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching XML

Gobernanza lúdica

Eurídice Cabañes

Gaur egungo egoerak aldaketa nabarmenak ekarri ditu aurreko ereduekiko, eta datuen estraktibismoan oinarritutako industria berri bat agertu da. Horren ondorioz, negozio-ereduak aldatu dira “doakoa” dena lortzeko, gure informazioa salduz dirua irabazten duten bitartean. Datuak ondasun preziatua dira, eta gobernantza-forma berrien oinarria, non transnazional handiek botere handiagoa duten estatuek baino. Algoritmoek, esku pribatu eta ezin asmatuzkoetan, oso garrantzi txikiko gaiak ez ezik, berebiziko garrantzia duten gaiak ere erabakitzen dituzte. Testuinguru horretan, gamifikazioa datuen estraktibismoaren aurkako eta jarrera kontrolatzeko tresna nagusietako bat bihurtu da. Hitzaldi honetan, jokoaren eta gure gorputzen, datuen eta hirien kudeaketaren gaineko kontrola berreskuratzea proposatuko dugu. Horretarako, gobernantza ludikoaren kontzeptua planteatuko dugu, gobernantza algoritmikoaren aurka egiteko aukera gisa.

 
Klikatu hemen hitzaldia berriro ikusteko

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak