Data Commons Lab - Data Commons Lab - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Data Commons Lab

Datuen inguruan ekoizpen gune iraunkorra

Wired UK - NDNAD Infographic - Jer Thorp (cc-by-nd)

Partekatu!

 

Data Commons Lab datuen analisi eta bisualizazioaren inguruan lan egin nahi duen ekoizpen gunea da.

 

Hirikilabs laborategiak 2016 eta 2017an antolatu zituen datuen inguruko lantegiak ditu abiapuntu, gaiaren inguruan elkartu, lan egin eta eztabaidatzeko talde autonomo izateko helbuarekin.

 

Ondare komuna diren heinean, itxiera arriskuen aurrean askatu edo babestu behar direlako, hiritar, sektore pribatu eta instituzioek zaindu eta kudeatu beharko lituzketen datuen inguruko hausnarketa-laborategia izango da.

 

Ekoizpen laborategi bezala egiten ikasteko, datuen inguruko analisia sustatu eta bisualizatzeko gunea izango da; errealitate konplexuak datuen bistaratze-modu ezberdinei esker era objektibo eta zehatzean ulertu ahal izateko.

 

Laborategi hiritarra izango da halaber, ezagutza eta zalantzak disziplina eta interes ezberdinetatik abiatuta, datuen kudeaketarako elkarlan modu ezberdinak esperimentatuz, partekatzeko topagunea izatea du helburu.

 

Bertako errealitateak ulertu eta aztertzeko eta beste lekuetan lanean ari diren komunitateekin konektatzeko. 

 

Data Commons Lab-ek lantalde ireki eta egonkorra antolatzea du helburu. Medialab-en beste gai eta lan ildoren inguruan dagoeneko funtzionamenduan dagoen formula da eta funtsean interes konkretu baten inguruan lantalde autonomo bat sortzean datza. Kasu honetan informazioa, datuak eta datuen bisualizazioaren inguruko interes eta ezagutza ezberdinak dituzten pertsonak bildu nahi ditu eta hauen esku jarri lantaldearen antolakuntza, gaiak, interesguneak eta dinamikak. Taldea aldizka elkartuko da internet bidez eta era presentzialean.​

 

 Informazio gehiago: @datacommonslab

 

 

Jarduerak

  • Lantegiak
    2018-06-12 - 17:00-20:00

    Galdera soila da, baina erantzun askokoa. Bada, elkarrizketa-solasaldi-tailer honetan, galdera horri erantzuten saiatuko gara, esparru digitaleko kideen eta aktibisten kolektibo batzuen askotariko ikuspuntuetan oinarrituta.

    Lekua: - Hirikilabs

    + Info