Discoteca Flaming Star | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Discoteca Flaming Star

 

Discoteca Flaming Star (DFS) diziplina anitzeko lankidetza-talde artistikoa da. Pertsona talde batez osatuta dago, eta gertakari historikoei, politikoei eta sozialei erantzuteko abestiak eta ahozko beste adierazpide batzuk erabiltzen ditu. Transferentzia kontzeptualen, bisualen eta musikalen bidez, performanceak, eskulturak, marrazkiak, eszenografiak eta egoerak sortzen dituzte. Horien helburu nagusia da publikoaren memoria zalantzan jartzea eta hari erronka egitea, aspaldiko nahiak eraldatzeko eta asmatutako edo inoiz gertatu gabeko iraganak aurkitzeko. DFSn orakuluak ez-hautatuen bidez hitz egiten du. Orainaldi jarraituan idatzitako maitasun-gutuna da, milaka artistari zuzendutako maitasun-gutuna. Jakituria eta ezjakintasuna ustiatzen dute. Horretarako, astiro lan egiten dute, honako hauen eraginarekin: Anita Berber, Warholen ileordea, etxerik gabeko mamuak, Rita McBrideren “Arena”, Gregg Bordowitz, Mary Shelley, Karl Valentin & Lisl Karlstadt, Vienako Taldea, Alvaro, Joey Arias eta David Reeden margolanak eta elkarrizketak. DFSk honako hauek aurkezten ditu: maitasun, kontsumo, gogo bizi eta feminismoko abesti zoragarriak; sugarretan dauden zubiak gurutzatzen laguntzen duten alfonbrak; marrazki itxurako lan hauskorrak eta elkarrekin doazen gauzak, elkarrekin joan behar ez luketen arren... Ekintzaren eta dokumentazioaren artean dagoen tartean aritzen dira zuzenean. Horrela, hizkuntza arrotzak eta ekintzara eta arrazoibidera bultzatzen duten hizkuntzak artikulatzeko balio ahal duten dokumentuak sortzen eta aurkitzen dituzte. Cristina Gómez Barriok eta Wolfgang Mayerrek osatzen dute Discoteca Flaming Starren arima 1998tik.

Proiektuak