Dan Feit (proiektua) - Dan Feit | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Dan Feit (proiektua)

Konfinamenduan baliabide eskasak izan dituenez (materialak nahiz bisualak), Danek lehendik aterata zituen Euskal Herriko paisaia txikien eta hiri-panoramiken argazkiak landu ditu, esku artean zeuzkan materialak erabiliz eta berrerabiliz. Esate baterako, etxe inguruan topatutako azulejuak margotu ditu olioz. Lan egiteko modua zabaldu eta formatu handiagoko lanak egiteko asmoa dauka, oraingoan espazio eta baliabide gehiago erabilita, baina denborari muga jarrita. Horretarako teknika bertako materialak lantzea izango da, eta bertakoa izango da, hain zuzen ere, bere gaia. Horri esker, gaur egun lan egiten ari den eta bere obra ikusgai jartzeko erabiliko duen lekuko sustrai sakonak emango dizkio proiektuari.

Residents

Dan Feit. Tabakalera

Dan Feit

Artista