Fokua: Zinemaldia + PLUS

Zinema Tabakaleran bizi da urteko 365 egunetan eta Donostia hamabi hilabeteko zinemaldia da.
Euskaraz, Zinemaldia hitzak “zinema-garaia” esan nahi du; zehazki, dagoeneko Donostian irailean egiten den bederatzi eguneko ekitalditik harago doan garaia.
Hainbat zinemaldik galdetzen dute, hala zinemaren industria nola zinemaldiak mutatzen eta beren lekua aurkitzen saiatzen ari diren garai gorabeheratsu honetan, norantz jo beharko duten etorkizuneko zinemaldiek. Donostiako Zinemaldiak estrategikoki egin du urte osoko zinemaldiaren alde. Horrek egiten du, besteak beste, zinemaldi hau bereizi: Tabakalera eraikinean dauden erakunde bazkideei esker egutegi luzean zehar egin daiteke, eta proiektu eta zinemagileak babes daitezke urte osoan.
Hori dela eta, Zinemaldia, gaur egun, filmak proiektatzeko, ikusarazteko eta sustatzeko esparruetatik askoz harago doa.
Zinemaldi eta egitarauekin egin ohi den hamabi hilabeteko hautaketa- eta lankidetza-jardunari bestelakoak ere gehitu zaizkio: zinema-proiektuak egiteko egoitzen bultzada (Ikusmira Berriak), Elías Querejeta Zine Eskola fundazioa eta bere partaidetza, Zinemaldian Pentsamendua eta Eztabaida izeneko arloa sortu izana, Zinemaldia 70: historia posible guztiak artxibo-proiektua, zinemari buruzko askotariko argitalpen eta ikerketetako partaidetza (adibidez, Zine aldizkaria) eta Tabakaleraren Pantaila Partekatuaren programazioa.
Hain zuzen, hemendik aurrera Zinemaldiak partaidetza aktiboagoa izango du Pantaila Partekatuan, eta hileroko programazioa eskainiko du Zinemaldia + PLUS izeneko foku baten bidez. Urrian eta azaroan 68. edizioan saritutako zenbait emakume zinemagileren aldez aurreko film laburrak berrikusiko dira; ondoren, beste saio batzuen artean, honako hauek eskainiko dira: Zinemaldia 70: Historia posible guztiak proiektuaren ikerketekin lotutako programa publikoak, elkarrizketak Ikusmira Berriak-eko egoiliarren obrekin edo Zinemaldia Eraikitzen irakasgaian (Elías Querejeta Zine Eskolan irakasten dute zinemaldiko taldekideek ezagutza eta esperientziak partekatzera datozen pertsona entzutetsuen gutun zuriak).
EGITARAUA
Urtarrilak 30, larunbata, 19:00
ZINEMALDIA + PLUS
Lehen urratsak / Narratiba berriak
Gorria, Maddi Barber, Espainia, 2020, 22'
Euritan, Arantza Santesteban e Irati Gorostidi, Espainia, 2017, 21'
Luisa no está en casa, Celia Rico, Espainia, 2012, 19’
Otsailakk 18, osteguna, 19:00
ZINEMALDIA + PLUS
Lehen urratsak / Nest + PLUS (69’)
Cualquier ventana en la que esté, Magdalena Orellana, Espainia, 2020, 11'
A better Tomorrow, Haohao Yan, AEB, 2018, 7'
The Speech, Haohao Yan, AEB, 2019, 25' (Nest 2020 aipamen berezia).
The Long Night, Ashmita Guha, India, 2013, 5’
Catdog, Ashmita Guha, India, 2020, 21’ (Nest 2020 film labur onenari saria)
Nazioarteko zinegile garaikideen berrikustea
- - Fokua: Andrés Di Tella
- - Fokua: Ruben Östlund
- - Fokua: Sergio Oksman
- - Fokua: Nicolas Klotz eta Elisabeth Perceval
- - Fokua: Charles Burnett
- - Fokua: Teresa Villaverde
- - Fokuak: Martín Rejtman
- - Fokua: Ulrike Ottinger
- - Fokua: Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet
- - Fokua: Lizzie Borden
- - Fokua: Nicolás Pereda
- - Fokua: Deborah Stratman
- - Fokua: VALIE EXPORT
- - Fokua: Lucrecia Martel
- - Fokua: Andréi Tarkovski
- - Fokua: Trinh T. Minh-ha
- - Fokua: Valeska Grisebach
- - Fokua: Valérie Massadian
- - Fokua: Helena Taberna
- - Fokua: Zinemaren historiak. Santos Zunzunegui
- - Fokua: S. Craig Zahler
- - Fokua: Zabaltegi-Tabakalera + PLUS 2018
- - Fokua: Hasieratik. Zinema feministaren historiak
- - Fokua: Claire Denis
- - Fokua: Agnès Varda
- - Fokua: Jatorrizko soinu banda
- - Fokua: Dora García
- - Fokua: Eskolatik
- - Fokua: Terratreme
- - Fokua: Hilabete laburrena
- - Fokua: Darcy Lange
- - Galdera batzuk
- - Lurralde berriak
- - Fokua: Isaki Lacuesta
- - Fokoak: Zinearen historia etengabea
- - Fokua: Fassbinder
- - Fokua: Zabaltegi-Tabakalera + Plus 2019
- - Fokua: Yannick Bellon
- - Fokua: Angela Schanelec
- - Fokua: Madrassa Collective
- - Fokua: Isaac Julien
- - Fokua: Kontatutako zinea
- - Fokua: Kleber Mendonça Filho
- - Fokuak: Joanna Hogg
- - Fokua: Éric Rohmer
- - Fokua: Pascale Ogier
- - Fokua: Kinuyo Tanaka
- - Fokua: Laburrago +
- - Fokua: Zinemaldia + PLUS
- - Fokua: Buñuel
- - Fokua: Zinema eta zientzia
- - Fokua: Patric Chiha
- - Fokua: Buñuel + PLUS
- Data: Ostirala, 2021ko urtarrilak 1 > Ostirala, 2021ko abenduak 31
- Lekua: Zinea
Jarduerak