Harun Farocki | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Harun Farocki

Markus_J_Feger_2009

 

Harun Farocki zinemagileak (1944-2014) Alemaniako German Film and Television Academy Berlin (DFFB) akademian ikasi zuen 1966 eta 1968 bitartean. Telebistarako, zinemarako eta irratirako ehun produkzio baino gehiago egin zituen (dokumentalak, saiakerak, fikzioa, haurrentzako telebista-programak, irratsaioak...). Horrez gain, 1995etik aurrera erakusketa-aretoetarako bideo-instalazioak egin zituen. Farockiren filmak eta instalazioak mundu osoko banakako zein taldekako erakusketetan izan dira ikusgai, horien artean, documenta erakusketaren hamabigarren edizioan (documenta 12), 2008an. Era berean, Farocki idazle lanetan ere aritu zen; batez ere Filmkritik aldizkarian idatzi zuen. Gainera, aldizkari horren koeditore izan zen 1974 eta 1983 bitartean eta zinema-eskolak eman zituen hainbat erakundetan, DFFBn besteak beste. 1993 eta 1999 bitartean, Berkeleyko University of Californian irakasle bisitaria izan zen. 2004 eta 2011 artean, irakasle bisitaria izan zen lehenengo eta irakasle titularra ondoren Vienako Arte Ederren Akademie der bildenden Künste Wien akademian.

Iraganeko proiektuak