#ÁGORA / CEMENTO / CÓDIGO - Kapitalozeno animatuta - Ingrid Guardiola, Miguel Ángel Blanca | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Zine sarrerak eta bonua

Kapitalozeno animatuta

Azaroaren 28an, César Rendueles soziologoak Capitaloceno izeneko artikulu bat argitaratu zuen El País egunkarian. Bertan azaldu zuen inspirazio marxista duten zenbait saiakera agertu direla, zeinetan antropozenoaren ideia aztertzen baita (gizateria indar geologiko autosuntsitzaile gisa), baina kapitalismoaren prismatik begiratuta. Pandemiak etxean sartuta egotera behartu gintuen, bi urteko semearekin (orain hiru ditu). Ikusi zituen lehen irudi animatuak Topito-renak izan ziren; alegia, hirurogeita hamarreko hamarkadako Txekiar Errepublikako telesail batekoak. Kapituluetako batean ezin hobeto azaltzen dira kapitalozenoaren erroak. Dokumental erako dokusaiakera hau familiako mikroelkarrizketa bat da, estetika fosila eta nekropolitika ulertzea xede duena. Hauen guztien mamuek ere badute presentzia lanean: Eric Sadin, Paul Vilirio, J.G. Ballard, Jaime Vindel, Déborah Danowski eta Eduardo Viveiros.

Zuzendaritza eta gidoia: Ingrid Guardiola

Muntaketa eta errealizazioa: M.A. Blanca

Iraupena: 25 minutu

Formatua: ikus-entzunezko dokusaiakera

 

 

Gonbidatuak

Ingrid Guardiola

Irakaslea, ikus-entzunezkoen arloko programatzailea, zuzendaria eta saiakeragilea 

Miguel Ángel Blanca

Zinemagile eta musikaria

Interesa dakizuke

Erakusketak
2020-12-03 > 2021-02-28

ÁGORA / CEMENTO / CÓDIGO argitalpen,...

Lekua:

+ Info