- #ÁGORA / CEMENTO / CÓDIGO - LEKUTAN | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

#ÁGORA / CEMENTO / CÓDIGO

Komisario Berriak-en baitako proiektua

Partekatu!

ÁGORA / CEMENTO / CÓDIGO argitalpen, erakusketa eta ikerketa gisa proposatzen da. Helburua da espazio digital bat praktika estetiko garaikideen arloan esperimentatzeko, ikertzeko eta ekoizteko egitura gisa aktibatzea, ulertuta argitalpenak, gaur egun, ezin direla hitz inprimatuak bakarrik izan, eta, hortaz, konektatuta dagoen gizarte honi berezkoak zaizkion komunikazio- eta bitartekaritza-dinamikei egokitu behar zaiela. Ikus-entzunezkoen garaian bizi gara. Baina ikus-entzunezko zabalduek ez dute, gaur-gaurkoz, sektorea egituratu eta segmentatu duten kode instituzionalekin bat egiten, eta, beraz, partzela propio eta autonomoak esleitu zaizkie. Gaur egun, ikus-entzunezkoen sorkuntza espazio hibrido eta ezpurua da, eta, bertan, bat egiten dute sorkuntzaren arlo guztietako teknika eta praktikek. Ez hori bakarrik: bertan, gainera, harreman ezegonkor berriak sortzen dira adierazpenaren eta komunikazioaren artean, autorearen eta publiko erabiltzailearen artean. Publikoak, unean-unean, hartzaile pasibo izateari uzten dio eta sortzailekide bihurtzen da.

Proiektu hau argitalpen zabalduaren logikaren bidez formalizatzea da asmoa, irudi digitalaren sorkuntza- eta ekoizpen-metodo tenporalei lotuta. Sorkuntza kolektibo gisa planteatzen da. Lekutanek testuinguru bat proposatzen du: arte publikoaren egiteko moduen (zementutik agorara) eta agoraren eta kode digitalaren artean dauden bestelako estrategien artean sortzen den arrakalaren forma eta edukia ikertzea. Bi norabideko gezi bat 01aren eta plazaren artean, artearen eta bizitzaren artean. Argitalpenean parte hartuko duten artistei ez zaie eskatu erakusketarako pieza bat egiteko, baizik eta liburu baten kapitulu bat idazteko, non hainbat gai landuko diren, besteak beste: lana, pop kultura, moda, ekologiak, hiri-espazioak, etxe barruko eremuaren konplexutasuna, denbora, identitatea, literatura, kosorkuntza… Horrez gain, bertan artxiboko irudiak, dokumentuak, testuak, parte-hartzeak, bideoak eta meme, gif eta Instagrameko istorio bidezko hizkerak nahasiko dira.

LEKUTAN Kultur Elkartea

 

 

Jarduerak

  • Erakusketak
    2021-02-22 > 2021-02-28

     

    Lan-mundua nabarmen eraldatu da azken hamarkadetan.

     
     
    Lekua: -

    + Info

  • Erakusketak
    2021-02-15 > 2021-02-28

    2017an argiztatutako publizitate-hesien atzealdean idazten hasi nintzen. 

     
    Lekua: -

    + Info

  • Erakusketak
    2021-02-08 > 2021-02-28

    Anaïs Berckek "Editorial Algoliteraria" argitaletxeak kaleratutako "Crear alianzas con los árboles" liburuare lehen bertsioa aurkezten du.

    Lekua: -

    + Info

  • Erakusketak
    2021-02-01 > 2021-02-28

    Piezaren izena “No soy manitas” da, eta helburua abesti bat eta bideo bat sortzea izango da.

    Lekua: -

    + Info

  • Erakusketak
    2021-01-25 > 2021-02-28

    Nire lanaren helburua da nire belaunaldia aurkezteko modu fisiko bat bilatzea.

     
    Lekua: -

    + Info

  • Erakusketak
    2021-01-18 > 2021-02-28

    Espazioa historiaren edukiontzi gisa. Kutxa metafisiko eta sozial bat, historiaren zatien eta bilakaera sozial, industrial eta geologikoen biltegi gisa.

    Lekua: -

    + Info

  • Erakusketak
    2021-01-11 > 2021-02-28

    Dokumental erako dokusaiakera hau familiako mikroelkarrizketa bat da, estetika fosila eta nekropolitika ulertzea xede duena

    Lekua: -

    + Info