#ÁGORA / CEMENTO / CÓDIGO - OLDARRAK ETA ETENAK - Igor Rezola | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching XML

OLDARRAK ETA ETENAK

Igor Rezola Iztueta

Igor Rezola. Tabakalera.

 

 

Lan-mundua nabarmen eraldatu da azken hamarkadetan. Jonathan Craryk dioen moduan, 24/7 gizartean bizi gara, ekoizteko eta kontsumitzeko aukerak mugarik ez daukan gizartean (1)Fordismoko fabriketan argi eta garbi zehaztuta zeuden lan egiteko denbora, aisialdian igarotzeko denbora eta lo egiteko denbora, baina muga horiek erabat lausotu dira iraultza digitalaren ondorioz.

Internet eta gailu teknologikoak (mahai gaineko ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, tabletak eta smartphoneak) asmatzeari esker, irauli egin dira lehen ondo bereizita zeuden publikoa-pribatua, erreala-birtuala, ekoizpena-kontsumoa edo lana-aisialdia arloak, eta iraganekoaren bestelako egoera bat ekarri dute berekin. 

Egoera berri honetan, lanerako prestutasuna erabatekoa da. Gailu mugikorra da fabrika berria, eta begiak itxi eta teklak sakatzeari uzteko, atseden bat hartzeko eta deskonektatzeko ezintasuna gero eta handiagoa da. Egunez eta gauez, lanpostuan, baina baita etxean ere, tabernan, parkean edo metroan, lanean jarraitzen dugu. 24/7 gizartean, ez dago fabrikatik langileak ateratzeko ordua iragartzen duen sirenarik.

 

BIDEOA IKUSI

(1) Crary, Jonathan. 24/7. Late Capitalism and the Ends of Sleep. London: Verso, 2013.

 

 

Gonbidatuak

Igor Rezola

artista

Interesa dakizuke

Erakusketak
2020-12-03 > 2021-02-28

ÁGORA / CEMENTO / CÓDIGO argitalpen,...

Lekua:

+ Info