Kimia Kamvari | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Kimia Kamvari

Kimia Kamvari

 

Kimia Kamvari (Kolonia, 1986) artista irandarrak pintura lizentzia ikasi zuen Teherango Arte eta Arkitekturako Azad Unibertsitatean. Horrez gain, gaur egun Ikerketa eta Sormena Artean Masterra ikasten ari da UPV/EHUn.

2015. urtean, Gipuzkoako barnealdeko herri batean bizitzera joan zenetik, pintura atzean uzten hasi zen, eta beste baliabide, material eta izaki batzuekin esperimentazio zabalagoak egiten hasi zen. Teherango hainbat galeriatan erakutsitako lanez gain, azpimarratzekoak dira honako erakusketa hauek: Apeiron (Dastan Gallery, 2018), Nature Change (Cristina Enea Fundazioa, 2019) eta Event Horizon (Dastan Gallery, 2019).

 

 

Iraganeko proiektuak