- Kobazulotik Netflixera - Begoña Álvarez, Katixa Agirre, Les de l'hoquei, Xabi Zabaleta | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Kobazulotik Netflixera

Gaur egungo telesailen arrakasta

Zergatik kontatzen ditugu istorioak? Zergatik ematen ditugu hainbeste ordu ipuinak entzuten,nobela beltzak irakurtzen, zortzi denboraldiko telesailak jarraitzen? Zergatik Lurreko herrialde guztiek garatu dituzte mitoak nondik datozen eta nora doazen azaltzeko?Narrazioaren garrantziaz aritzea proposatzen du Katixa Agirrek ekitaldi honen lehen atalean. Ikuspuntu historiko batetik, narrazioaren erro sakonak aztertuz eta gaur egun hartu duen forma nagusian (ikus-entzunezko forman) sakonduz. Gizartea, ekonomia, teknologia… dena aurrera doa, baina inoiz aldatzen ez dena zera da: gizakiok elkarri ipuintxoak kontatzeko beharra.

Bigarren atalean, 2DEOtik moderatuko den mahai-inguruan, telesailei buruz hitzegingo dugu; zeintzuk dira telesail baten arrakastarren gakoak?Nola sortu pertsonaiak, gidoiak, istorioak…?Gai honen inguruan hitzegiteko Begoña Alvarez SKAM telesailaren zuzendaria izango dugu alde batetik. Bestetik, Les de l’hoquei telesaileko bi gidoilari izango dira gurean; Ona Anglada eta Marta Vivet eta azkenik, Euskal Herritik, Goazen telesailaren sortzailea, Xabier Zabaleta. Telesailen zirrikituei buruz entzun eta ikasi nahi duen ororentzat zuzendutako ekitaldia da hau. Ikus-entzunezkoaren sormen eta ekoizpenaren inguruan dabilenarentzat.

Guests

Begoña Álvarez

Ekoizle eta zuzendaria

Les de l'hoquei

 Telebistako eta interneteko saila

Xabi Zabaleta

Gidoilaria