Les de l'hoquei | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Les de l'hoquei

Ona Anglada (Banyoles, 1994), Laura Azemar (Bartzelona, 1994), Natàlia Boadas (Riudellots de la Selva, 1993) eta Marta Vivet (Manlleu, 1994) TV3 eta Netflix "Les de l 'hoquei" (2019) telesailetako sortzaile eta gidoilariak dira.
Bartzelonako Universitat Pompeu Fabran Ikus-entzunezko Komunikazio gradua egiten ari zirela sortu zuten proiektua, eta 2019ko udaberrian estreinatu zen TV3rako prime-time-an. Netflix-i esker iritsi zen nazioarteko publikora, eta 200 hizkuntza baino gehiagotara bikoiztuta eta azpititulatuta ikus daiteke. "Les de l 'hoquei" saioak Gasteizko FesTVal jaialdiko Berdintasunerako 2019ko Gailur Saria ere jaso du.
Askotariko istorio eta pertsonaiekiko interesagatik elkartuta, ikuspegi generazional eta feministarekin, Anglada, Azemar, Boadas eta Vivetek elkarrekin jarraitzen dute ikus-entzunezko proiektu berriak garatzen.

Iraganeko proiektuak