Focos (FC) - Kontatutako zinea: David Pérez Sañudo - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Kontatutako zinea: David Pérez Sañudo

"Ane" zuzendaria

 

David Sañudo Aneren zuzendaria da, Irizar saria irabazi duen filma.

Saio honetan zinemagileak filmaren sortze prozesuaz hitz egingo du bere metodologia eta lan materiala partekatuz.

David Pérez Sañudo (Bilbo, 1987). Zuzendari eta gidoilaria da, Ane luzemetraiak egokitutako gidoi onenaren Goya saria irabazi zuen, eta Espainiako Zinema Akademiak zuzendari berri onenaren saria eman zion. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da UC3Mn, eta egonaldiak egiten ditu L’ Università di Roma Tre eta Middlebury Collegen (Bancaja beka). Zinema-zuzendaritzan masterra du ESCACen. Bere filmografian, Un coche cualquiera, Vatios, Artificio, Aprieta pero Raramente Ahoga, Tiempos Muertos, Malas Vibraciones edo Agur bezalako tituluak nabarmentzen dira.

* Ane filma urriaren 7an proiektatuko da, 19:00etan.

 

Más actividades de Foco: Cine hablado:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.