Fokuak (FK) - Kontatutako zinea: Dea Kulumbegashvili - Dea Kulumbegahsvili | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Kontatutako zinea: Dea Kulumbegashvili

2020an Urrezko Maskorraren irabazlea

Dea Kulumbegashvilik, 2020ko Urrezko Maskorraren irabazleak, maiatzaren 15tik ekainaren 7ra erresidentzia artistiko bat egingo du Tabakaleran bere luzemetrai berria garatzeko. 

Tabakalerak, Donostiako Zinemaldiak eta Elias Querejeta Zine Eskolak egindako gonbidapen hau talentuari laguntzeko hiru erakundeek partekatutako programa estrategikoaren, urte osoko Zinemaldiaren (Z365) eta zinemaren pedagogien barruan kokatzen da.

Egonaldia ekainaren 7ra arte luzatuko da, eta herritarrei irekitako jarduera-programa publiko batekin osatuko da:

Maiatzaren 31n, 18:00etan, Dasatskisi/Beginning (2020) proiektatuko da Tabakalerako zinema aretoan, ZINEMALDIA + PLUS fokuaren barruan, Donostiako Zinemaldiak eta zuzendariak berak aurkeztuta.

Eta hurrengo egunean, ekainaren 1ean, asteartean, arratsaldeko 19:00etan, KONTATUTAKO ZINEA emanaldia egingo da Tabakalerako zine-areto nagusian eta zuzendariak pelikula honen eta bere hurrengo proiektuaren sortze prozesua azalduko ditu bertan.

 

Más actividades de Fokua: Kontatutako zinea:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Dea Kulumbegahsvili

Zine zuzendaria

Interesa dakizuke

Zinema
2021-05-31 - 18:00

2020ko urrezko maskorraren irabazlea...

Lekua:

+ Info