Maialen Lujanbio | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Maialen Lujanbio

Arg: David Herranz

Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani 1976)

Bertsolaria da. Arte ederretan lizentziatua.

Bere ibilbidea bertsogintzan egin du Maialen Lujanbiok. 30 urteko ibilia du Euskal Herrian plazaz-plazako bat-bateko bertsogintzan. Bertsolaritzaren momentu, molde eta genero ezberdinak ibili ditu belaunaldi ezberdinetako kideekin eta gintza horren garapenean parte da egun ere.

Lekuan lekukoari eta garaian garaikoari erabat loturik dagoen bat-bateko jardun horretan zaildu da Lujanbio, baina horrez gainera, inprobisaziotik eta bertsotik abiatutako arnas luzeagoko proiektu artistikoetan ere parte hartu izan du. Bertsoaren mamiaren eta formaren gaineko kezkak bertsoen bestelako aukera espresiboak arakatzera eraman du. Bertsotik hitzetara, ahozkotik idatzira eta kantutik soinura, bakarkako lanak ez ezik beste eremu batzuetako egileekin ere lan ugaria egin du.

 
 

Proiektuak