Focos (FC) - Maite Arroitajauregi eta Aranzazu Calleja - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Maite Arroitajauregi eta Aranzazu Calleja

Kontatutako eta kantatutako zinea

Akelarre (Pablo Agüero, 2020) soinu-banda originalaren Goya sariaren irabazleek berriki saritutako soinu-banda horren eta musikagile gisa egindako ibilbidean zinemarako garrantzitsuak izan diren beste lan batzuen sortze-prozesua partekatuko dute.

Orain arte, Kontatutako zinema Fokua osatu duten saio guztiak zuzendariekin egin ditugu, eta haien sorkuntza-prozesuei buruz hitz egin digute: gidoiak, casting probak, kokalekuak, filmatzeko erabakiak, eta abar.

Baina nolakoa da zinemarako soinu-banda bat sortzeko prozesua? Nola sortzen da musika diseinua? Noiz hasten dira gidoiak eta musika-probak elkarrekin bizitzen? Nola aukeratu eta grabatzen dira tresnak? Nola egiten da aurrera orkestraziorako bidean? Nola uztartu eragin garaikideak eta klasikoak? Noiz bihurtzen dira prozesuko maketak gai? Muntaia eta nahasketak zenbateraino dira filmeko musikaren parte?

 

Aranzazu Calleja (Bilbo, 1977) Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta biolin irakaslea Bilboko J.C. Arriaga kontserbatorioan. Bostongo Berklee College of Music bekaduna, AEB.

Akelarre, Pablo Agüero, 2020, jatorrizko musikarik onenaren Goya Saria, El Hoyo, Galder Gaztelu-Urrutia, 2019, Taxi a Gibraltar, Alejo Flah, 2019 - Fe de Etarras, Borja Cobeaga, 2017 - El ataúd de cristal, Haritz Zubillaga, 2017 - Psiconautas, los niños olvidados, Alberto Vázquez eta Pedro Rivero, 2015 - Negociador, Borja Cobeaga - 2014 -  ⁄  No controles, Borja Cobeaga, 2010  ⁄ Pagafantas, Borja Cobeaga, 2009.

 

Maite Arroitajauregi (Eibar, 1977) biolontxeloan lizentziatua da eta euskal rock talde mitikoetako kide izan da, Anari, Lisabö edo Xabier Montoia, besteak beste. Nacho Vegas, Lorena Alvarez, Rafael Berrio eta abarrekin ere elkarlanean aritu izan da. 2009an bere bakarkako proiektua sortu zuen, Mursego, 3 disko argitaratuz eta musika jaialdien tokiko eta nazioarteko zirkuituan biratuz.

Akelarre, Pablo Agüero, 2020, jatorrizko musikarik onenaren Goya Saria,⁄ La estafa del amor, Virginia García del Pino, 2020  ⁄ Morir, Fernando Franco, 2017  ⁄ Amama, Asier Altuna, 2015  ⁄ Cólera, Haritz Moreno, 2013  ⁄ Invisible, Víctor Iriarte, 2012  ⁄ La casa Emak Bakia, Oskar Alegría, 2012  ⁄ Herencia, Isaki Lacuesta, 2011 / El rito, Isaki Lacuesta, 2010.

 

Más actividades de Foco: Cine hablado:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.