| Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Mailegu eta Erreserbak

maileaguak_txikia.jpg

 

Medialabek edukiak eta jolasak bere eremu fisikotik ateratzeko aukera eskaintzen du, dokumentuak erreserbatu eta mailegatzeko zerbitzuen bidez. Zerbitzu hori erabili ahal izateko, ezinbestekoa da Tabakalera Txartela izatea. Zerbitzua doakoa da.

 

Dokumentuak mailegatzea
Edukiak mailegatzeko zerbitzuari esker, Tabakaleratik kanpo liburutegiko aldizkariak, bideo-jokoak, filmak, liburuak, diskoak eta abar gozatzeko aukera dago. Herritarren autonomia sustatzeko, edozeinek dokumentuak hartu eta itzul ditzake modu autonomoan, Medialabeko sarreran dauden mailegu automatikoko makinen bidez.

Tabakalera Txartela duten pertsonek 15 dokumentu har ditzakete maileguan hilabete batean zehar. Dokumentuek ez dute zertan izan euskarri berekoak. Lortu nahi den edukiren bat mailegatuta badago, hori erreserbatzeko aukera ere badago.

 

  Dokumentu-kopurua Epea (egunak)
 BAZKIDE ARRUNTAK [Tabakalera Txartela] 15 30
 ADITUAK [Ikertzaileak] 30 60

 

Bideo-jokoen kasuan, aldi berean hiru bideo-joko hartu ahal izango dira eta horiek aste batez mailegatu ahal izango dira.

Mailegatzeko epea luzea denez, ez dago hartutakoa berritzeko aukerarik.

 

Jolasak mailegatzea. 
Gu Medialaben lantzen diren gaiak edo arloak mahai-joko eta jostailuen bidez lantzearen alde gaude. Horregatik, erabiltzaileen eskura jartzen ditugu lankidetza, sormena eta irudimena sustatzen dituzten jolasak. Horietariko batzuk maileguan har daitezke, 30 eguneko epean (bideo-jokoen kasuistika berezia aurreko atalean azalduta dago).

 

Etxez etxeko mailegua

COVID-19ak eragindako pandemian zehar aktibatu den zerbitzu berri hau Tabakalera Txartela duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bizi diren pertsonentzat da. Zerbitzua erabili ahal izateko dokumentuak aurretiaz erreserbatu behar dira (telefono edo posta elektroniko bidez) eta postaz jasoko dira, doan.

1) Telefonoz 943.47.50.50
2) Mezu bat bidalita medialab@tabakalera.eus helbide elektronikora; bertan, zein dokumentu mailegatu nahi diren adierazi beharko da.

Gehienez ere 15 dokumentu mailegatu ahal izango dira eta 30 eguneko mailegatze-epea izango dute.
Dokumentuak itzultzeko 2 aukera egongo dira:

  • Fisikoki entregatzea Tabakalerako sarrerako edo Medialabeko postontzietan (itzultzea ez du zertan bazkideak egin).

  • Ezin baduzu fisikoki Tabakalerara joan, itzultzea postaz egin ahal izango duzu. Horren kostua erabiltzaileak ordaindu beharko du.

Gure bilduma osoa hemen kontsultatu dezakezu: http://katalogoa.tabakalera.eus/

 

Itzultzea

Gogoratu itzultzeko epeak ez betetzea bidegabekeria dela gainerako bazkideentzat eta zu ere kaltetua izango zarela besteek epea betetzen ez badute. Mesedez, saia zaitez epeak betetzen.
Halaber, berandu itzultzen baduzu, aldi baterako etengo zaizkizu Medialabeko zerbitzuak.
 
 

Erreserbak

Mailegatu gabeko dokumentu bat erreserbatu ahal izango dugu Medialabera etortzean eskuragarri dagoela bermatzeko eta maileguan hartzeko edo, bestela, erabiltzaileren batek maileguan duenean eta itzultzen duenean hartu nahi badugu. Erreserbatutako dokumentua maileguan hartzeko epea 3 egunekoa izango da. Dokumentua ez bada epe horretan jasotzen, bertan behera geratuko da erreserba.

http://katalogoa.tabakalera.eus/

Aldi berean maileguan eraman daitezkeen adina dokumentu erreserbatu ahal izango dira.
Jarraian, liburutegiko katalogoaren bidez erreserba horiek nola egin erakutsiko dizun bideo bat duzu.
 

 

Dokumentuak apurtzea edo galtzea

Dokumentu bat apurtu edo galduz gero, arduradunak berriz jarri beharko du. Katalogotik kanpo badago, Medialabek bere intereseko beste dokumentu bat hautatuko du, prezio eta ezaugarri berekoa. Bazkideak erosi beharko du dokumentu hori edo zenbatekoa ordaindu.

Egoera hori konpondu bitartean, bazkideak ezingo du mailegu-zerbitzua erabili.

 

 

Informazio praktikoa

Información práctica Medialab

Ordutegia:

Asteartetik larunbatera: 10:00 - 20:00
Igandeak eta jaiegunak (astelehenak salbu): 10:00 - 14:00
Astelehenetan itxita (jaiegunak barne)
Tabakalerako 2. solairua

Harremanetarako:

medialab@tabakalera.eus
+34 943 475 050
 

info +

Planoa

plano-irudia-medialab.png

Oharra: Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta, Medialabek eskaintzen dituen zerbitzuei aldi baterako eragingo die.