Michelle-Marie Letelier | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Michelle-Marie Letelier

 

 

Michelle-Marie Letelier (Rancagua, Txile, 1977) egun Berlinen bizi da eta bertan egiten du lan.

2000. urtean Universidad Católica de Chile unibertsitatean Arte lizentzia eskuratu zuen. Profesionalizazio- eta graduondo-programetan parte hartu du, horien artean Goldrausch (Berlin, 2010); gainera, gonbidatutako ikasle gisa egon da Universität der Künste unibertsitateko Baliabide Esperimentalen Diseinuko ikasketen programan (Berlin, 2008).

Artistaren obra bienal, galeria, museo eta nazioarteko erakundeetan egon da ikusgai, besteak beste, honako hauetan: Kunstmuseum Bonn; Gropius-Bau (Berlin); Screen City Biennial (Stavanger); Bienal Sur (Buenos Aires); El Museo de Los Sures (New York); Kunsthall 3,14 (Bergen); Museo de la Solidaridad Salvador Allende (Santiago); Errant Bodies (Berlin); Museo de Arte Contemporáneo (Santiago); Centro Cultural Palacio La Moneda (Santiago); East Asia Contemporary Art Space (Shanghai); Museo Nacional de Bellas Artes (Santiago) eta Kommunale Galerie Charlottenburg (Berlin).

Bere bideoak eta VRak nazioarteko hainbat jaialditan aurkeztu dira, adibidez hauetan: The Arctic Arts Festival 2021 (Harstad); Videonale.18 (Bonn); VRHAM! Festival 2020 (online); We Are Ocean 2019-2020 (Berlin eta Marseilla); 5. Bienal de Mercosur (Porto Alegre) eta X Bienal de Video y Artes Mediales (Santiago).

Letelierrek Txileko Kultura, Arte eta Ondarearen Ministerioaren bekak jaso ditu, baita honako hauenak ere: KORO – Arte Público de Noruega erakundearena; Goethe Institut Chile-Noruega-Canadá institutuarena; IFA- Internationale Funkausstellung Berlin institutuarena eta Berlingo Senatuarena.

Horrez gain, ISCPn (NYC, 2014) egoiliarra izan da, baita USFn (Bergen, 2017), Kunstnerhuset egoitzan (Svolvær, 2018), Magallanes2020 kongresuan (Punta Arenas, 2018); ISLAn (Antofagasta, 2018) eta Troms fylkeskultursenter zentroan (Tromsø, 2019) ere.

Proiektuak