- Musika dena eta eszena: Beatriz Setién eta Estanis Comella - Beatriz Setién, Estanis Comella | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Musika dena eta eszena: Beatriz Setién eta Estanis Comella

Musika dena eta eszena egitasmoaren apirileko edizioan, Tabakalerako Artisten Gunetik igarotako bi artista izango ditugu gurekin: Beatriz Setién eta Estanis Comella. Setiének “Sin título o ninguna lógica a priori determina el origen, la naturaleza, el espesor ni la geometría” izeneko koreografia-lana aurkeztuko du, eta Comellak, berriz, “Vex - Ungravity” lana.

Beatriz Setiének honela deskribatzen du bere lana: gure jaiotza-hiriaren, izarren, gurasoen, pertsonen eta gure gorputzaren zati baten arabera mugitzen gara. Erreferentzien beharrizan horrek nagoen espazioan literalki marraztera eramaten nau. Elena Martinez de Murguiak lagunduko dio ganba biola jotzen.

Estanis Comellaren “Vex - Ungravity” eta SXT lanak bi proiektu paralelo dira, eta soinutik eta idazketatik abiatuta sortu dira. Materialtasunetik hustuta, elementuak zirrikituan oinarritutako egituren bidez elkartzen dira; hain zuzen, zirrikituetan gertatzen dira irudiak, une batez hitzetan desegiteko.

Kontzertu hau Estudiotik at erakusketaren barruan antolatutako jardueretako bat da. Erakusketaren helburua Tabakalerako hirugarren solairuko Artisten Gunean egindako proiektuak ezagutaraztea da.

Más actividades de Musika dena eta eszena:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Documentación

Argazkiak

Beatriz Setién eta Estanis Comella

Beatriz Setién eta Estanis Comella