Quadrature | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Quadrature

Quadratureren ikerketa artistikoa datuetan eta esperimentazio fisikoan oinarritzen da. Berlinen oinarritutako artista bikote honek teknologia errealitateak irakurtzeko eta idazteko baliabidetzat hartzen du. Elkarrekin, ikuspegi transdiziplinarra lortu nahi dute, hainbat bitarteko erabiliz, hala nola performanceak eta aldi baterako instalazioak, bai eta formatu klasikoagoak ere, obra eskultoriko edo bidimentsionalekin.

Urte batzuetan zehar kolektiboak gure planeta eta inguruko kosmosa esploratzeko metodoak eta istorioak landu ditu. Quadratureren ustez, unibertsoa leku ukiezina izan arren,  oso erreala da aldi berean bere gogoetetarako, emozio oinarrizkoenak zein teoria zientifiko aurreratuenak gogora ekarriz. Giza gogamenak eta bere irudikapen fisikoek aurkitzen dituzten mugak bere lan guztian agertzen dira. 

Juliane Götz, Sebastian Neitsch eta aurretik Jan Bernsteinek (2016ra arte) hainbat sari eta beka irabazi dituzte beren praktika artistikoagatik, besteak beste, Prix Ars Electronica saria 2015ean eta 2018an, Kunstfonds Bonn, Akademie Schloss Solitude eta LaBecque beka, baita podium Esslingen eta ZKM Karlsrudeko Hertz-lab bekak ere. Bere lanak mundu osoan hainbat jaialdi eta erakusketatan erakusten dira.

 

Iraganeko proiektuak

  • Supraspectives

    Quadrature-ren ikusentzunezko instalazioa 2020-09-11 > 2020-10-12