Ikastetxeak eta elkarteak - REC: Zine-esperimental lantegia - Aitor Gametxo | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

REC: Zine-esperimental lantegia

Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako ikus-entzunezko lantegia

Rec lantegia ikus-entzunezkoak

Zer da REC: Zine esperimentala?

Bideoren inguruko lantegi teoriko-praktikoa da, identitate eta autoirudikapena lantzeko zinema esperimentala abiapuntutzat hartzen duena.
«Esperimentala» deitu ohi den zinemagintzak kontaera edo hizkera komunetik kanpo geratzen diren ikus-entzunezko adierazpenak, jarduteko beste erak, eta estereotipoetatik at dauden ideia eta subjektuak agerrarazten dituzten adierazpenak biltzen ditu.

Helburuak
-Zinemagintza orokorrean erabiltzen diren estrategia, hautu eta baliabide orokorrak identifikatu eta alternatibak ikustea.
-Zinema esperimentala zer den ezagutu eta eztabaidatzea.
-Norberaren irudikapenaren inguruko gogoeta eta eztabaida sustatzea arraza, genero, nortasun sexuala edota ideologia bezalako gaiak landuz.
-Ikus-entzunezkoa auto-irudikapena eraikitzeko eta ikusarazteko tresna gisa lantzea.
-Filmatzeko gailu eta editatzeko programak hausnarketarako baliabide gisa aurkeztea.

Saioen garapena 
REC lantegia zazpi saiotan garatuko da. Saio hauetan filmak ikusiko ditugu, gailu mugikorrak erabiliz grabazioak egingo ditugu eta sortutako materiala editatu egingo da.

Data: 2020ko maiatzera arte.

Saio kopurua: 7 saio talde bakoitzeko. 

Saioen iraupena:  2 ordu

Izen-ematea: Zure taldearentzat lansaio bat eskatzeko deitu 943 118 855 telefonora edo idatz iezaguzu hezkuntza@tabakalera.eu helbidera.

 

 

 

 

 

Más actividades de Talde-lantegiak:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Aitor Gametxo

Cineasta

Documentación

Videos

REC : Zinema Esperimentala. Promozio bideoa

REC : Zinema Esperimentala. Promozio bideoa

Interesa dakizuke

Lantegiak, Zinema
2017-10-20 > 2018-06-15

Ikus-entzunezkoetan interesatuta dauden 16 eta...

Lekua:

+ Info

Zinema
2015-10-04 > 2018-06-30 - Igandeetan 18:00etan

Haurtzaro, nerabezaro eta gaztetasun...

Lekua:

+ Info