- Soft Ground, Hard Light - Bernd Behr | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Soft Ground, Hard Light

Irakurketa performatiboa Bernd Behr

 

 

Irakurketa performatibo honetan, Bernd Behr artistak, Londresen bizi denak, zilarraren arrastoari jarraitzen dio; gailu elektronikoetan duen presentzia orokortutik hasita, zeluloide-filmetara edo Tabakaleratik hurbil dagoen meategi erromatarrera. Irudien zilarrezko substratu horretan sakontzean topografo bat aurkituko dugu meategian harrapatuta, baina denboran zehar arkitekto batekin komunikatuko da. Arkitekto hori zinema-eskola berri bat diseinatzen ari da 3D-n egindako zinema-saiakuntza baten hondarretatik abiatuta. Hala, elkarren arteko trukearen bitartez, plano piktoriko leunaren espazio-paradigma berria aurkituko dute.

Irakurketa performatibo hau Estudiotik at erakusketaren jarduera-programaren barruan dago. Erakusketa horrek Tabakalerako Artisten Gunean garatutako proiektuei ikusgarritasuna ematea du jomuga.

Más actividades de Estudiotik at: Jarduera-programa:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Bernd Behr

Londresen bizi den artista eta arte-irakaslea

Interesa dakizuke

Erakusketak
2021-02-26 > 2021-05-09 - 12:00-14:00/16:00-20:00

 Estudiotik At. Bost urtetako sorkuntza ...

Lekua:

+ Info