Zbyněk Baladrán | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Zbyněk Baladrán

Zbyněk Baladrán Tabakalera

Zbyněk Baladrán (Txekoslovakian jaioa) idazlea, artista, komisarioa eta erakusketa-arkitektoa da. Artearen Historia ikasi zuen Carolina Unibertsitateko Filosofia Sailean, baita Baliabide Berriak ere Arte Ederren akademian: biak Pragan daude. 2001. urtean, Display ikerketa eta praktika kolektiborako elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Lyongo 11. Bienalean, Donostiako 5. Manifestan (2004), Veneziako 55. Bienalean (2013) eta MoMA museoan (2015) parte hartu du. Parisko Jocelyn Wolff galeriak, Bratislavako Gandy galeriak, Pragako Hunt Kastner galeriak eta Livornoko Salvator Rosa galeriak ordezkatzen dute.

Iraganeko proiektuak