Focos (FC) - Zinema solasaldiak: Sra. Polaroiska-ren lau film - Sra. Polaroiska | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Zinema solasaldiak: Sra. Polaroiska-ren lau film

Alaitz Arenzanak eta María Ibarretxek sortutako lau filmen proiekzioa

SraPloaroiska Sleeping over plastic

Ulrike Ottinger zuzendariari eskainitako Fokuarekin batera eta Euskal Filmategia eta DSS2016EU-rekin antolatutako Zinema Solasaldiak programaren baitan, Ulrike Ottinger eta Sra Polaroiska kolektiboaren arteko elkarguneak azaleraziko dituen programa gauzatuko da.

Tartean, Sra. Polaroiskak 2003a eta 2009a bitarte sortutako lau ikus-entzunezko ikusiko ditugu: Pero… tú ¿eres tú? No, yo soy su…, Lady Jibia, Sleeping Over Plastic eta Exhibiton 19.

Pero... tú ¿eres tú? No, yo soy su...

Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe, , , 2003 15´38 "

Pero tu... ¿eres tu? No, yo soy su... estudio bat da, edo hobeto esanda bi ahotsetara egindako asmakizuna, non ezkutaketa joko berezi bat ikus dezakegun, keinu, pose eta bi figuren eguneroko erritmoz osatua. Film honek modu nabarian jartzen du zalantzan joko honetara jolasteko aurrebaldintza, partekatutako espazioa. Koadro estatikoak, soinu-banda melodikoak eta galeria antzeko egongelak espazioa indarrez inposatzen dutela dirudi. Hala ere, protagonistentzat beste (ni)a aurkitzea ustekabeko ondorio bat da batez ere, amets bat, ezberdina dena onartzen baitugu eta aldiz, egunerokotasunak, balio guztiz arraroa bereganatzen baitu.

Lady Jibia

Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe, , , 2006 15´33"

Lady Jibia, bikote honek orain arte sorturiko lan zinematografikoena da ziurrenik. Muga sozialei buruzko analisi maltzur eta ironikoa da. Filmak, txibien plater bat sukaldatzearen prozesuan jartzen du arreta. Prozesu honen deskribapena errezeta bat izan liteke familia bereko emakumeek generazio batetik bestera pasatutako sukalde liburu batetan, edota kultura-antropologia testuliburu batean aurki genezake natura/kultura oposizio diagrama baten ondoan. Platera prestatzen diharduen emakume bat ikus dezakegu leihotik. Momentu hau bere ideia, desira, beldur eta opresioen eszenatoki bilakatzen da. Hauen guztien aurrean amore emango ote du emakumeak nagusi den aginteari aurre egitean?

Sleeping Over Plastic

Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe, , , 2008 15´38"

Bunker bat erasoaldi abisu baten aurrean beharrezko guztiaz hornituta dagoen bezala, Sleeping Over Plastic laneko espazioak, izu-krisi edota kontrolpeko garbiketa batetik bizirik irteteko leku egokiena dirudi. Mariak eta Alaitzek auto-kontserbazio erritu bat irudikatzen dute non errealitateak ondorengo ordezkoak dituen: koltxoi puzgarri bat, gomazko garaikur bat eta futbolari talde batekin mekanizatutako amets erotiko bat. Erriflea kargatuta eta prest dago airean zintzilik, baina katua sakatzean armak hutsera tiro egiten duela entzun dezakegu.

Exhibiton 19

Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe, , , 2009 9´33"

Exhibition 19 erretratu anitza da, batetik sormenaren eta profesionaltasunaren eskakizunetan funtsa duen munduan ikonografia propiorik ez duten emakumeena. Bestetik, aipatutako mundu horren barnealdea osatzen duten lekuena. Filmaren geruzetako bat “etenaldiek” osatzen dute, akziorik ez duten irudiek, itxaronaldiek, errepikatutako keinuek eta zatikatutako jarrerek, besteak beste. Bigarren geruza filmaren narrazio mekanismo ezkutua da. Beirazko objektu esoterikoak, iturri publiko baten inguruko ospakizun bitxi eta isilpekoak, eta erritu arraroak ustezko komunitate baten baliabide bihurtzen dira. Era berean, espazio publikoaren gainazalaren pitzadura ere irudikatzen dute.

Más actividades de Fokua: Ulrike Ottinger:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Sra. Polaroiska

Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxek osatzen duten kolektiboa