- Jon Otamendiren esku-hartze artistikoa - Jon Otamendi | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Jon Otamendiren esku-hartze artistikoa

Jon Otamendiren esku-hartzea

 

Tabakalerak bere espazio digitalean esku hartzeko egindako gonbidapenari erantzun zion Jon Otamendi artistak, eraikineko bertako segurtasun-kamerak erabiltzea dakarren proposamen batekin. Artistak Tabakaleraren webgunean esku hartzen du: bertara sartzen garen bakoitzean, eraikinaren barnealdearen irudiak ateratzen dira denbora errealean. Webgunearen bitartez, zentroaren barneko irudi bat ateratzen da kanpora. Eraikinak berak sortutako irudia da. Bertan, arkitektura, espazio publiko fisikoa eta objektuak ikus daitezke, zain. Orain aurkezten digun obra hertsiki lotuta dago 2017an Tabakaleran L'Intrus erakusketarako egindako La palabra suceder lanarekin.

 

Artistaren beraren hitzetan

Espazio hutsak, konfinamenduaren ondorioz. Ikusten ez dena existitzen da oraindik ere. Inor ez dagoen lekuan dago.

Eraikinaren barnealdea. Bertako espazioaren egonkortasuna. Erakusketak, objektuak, zain. Erreala dena gainditzen duen irudi baten dimentsioa (pandemia), objektu desinformatu baten zehaztasunaren aurrean. Irudikatutako ezaugarriak (munduaren monitorizazioa denbora errealean, komunikabideetan), desagerpenen aurrean (espazio publiko fisikoak).

Adibide bat: Jon Mikel Eubaren erakusketa; martxoaren 6an inauguratu zen eta bost egun geroagotik ezin da bertara sartu. Espazio horren espezifikotasunak hor jarraitzen du. Areto horretako kameran klik egiteko aukera. Argia leihotik sartzen da, denbora erreala. Etenari irudia ematea. Itxaronaldi horren amaierari sinesgarritasuna ematea.

Guests

Jon Otamendi

Artista